0. ETAPA: DATUAK JASO

Klaseko lehenengo egunean bertan “Kartografia” bat egin behar genuela adierazi ziguten. Ez zekien inork zer zen kartografia bat, baina segituan azaldu zigun irakasleak edozein gairen errepresentazio moduko bat dela, modu askotara egin daitekeena: ordenagailu bidez, paper batean, mural baten bidez… 

Gure gaia honako hau izan zen: zerk izan du eragina (edo zerk izan du garrantzia) zure bizitzako ikaskuntza prozesuan?

Nire ebidentziak pertsona batzuen argazkiak izan ziren: nire gurasoak, nire familia, nire lagunak, dantzako kideak eta futbol taldekoak.
Ebidentzia hauek aukeratu nituen, nire bizitza inguratzen duten gauzak direlako eta leku guztietatik ikasten dugula iruditzen zaidalako. Bestalde, munduko zenbait lekuren argazkiak ere bildu nituen, izan ere, txikitatik bidaiatzeko aukera izan dut eta bidai bakoitzetik zerbait ikasi dudala iruditzen zait, gehienetan kulturarekin zerikusia duten gauzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario