IKERKETA TAILERRA

Orain dela hiru urte Euskal Dantzen irakasle izateko gonbidapena egin zidaten eta horretan dihardut oraindik ere. Bertan, hainbat egoeratara moldatzen ikasi behar izan dut, adibidez baliabideak bilatzen ikasi behar izan dut haur guztiek pausuren bat ikas dezaten.

Hainbat umerekin egiten dut lan, haien artean desberdinak direnak eta gauzak ulertzeko baliabide desberdinak dituztenak. Egunero egon behar dut bakoitzari moldatzen eta uste dut hori oso baliagarria dela etorkizunean eskola batean irakasle izateko. Hala ere, ez dut uste ikasi dudan gauza bakarra izan denik, eta hortan sakondu nahiko nuke, baita egunerokoan izaten ditugun egoerei esker ikasten dugunaz baliatzen, haurrei irakasteko edota gurasoekin tratatzeko.

Nire ustez, irakasle izaten ikasteko gauzarik garrantzitsuenetakoa moldatzen ikastea da. Irakaslea da haurrari moldatu behar zaiona eta ez alderantziz. Haur bakoitzak bere gaitasunak ditu eta batzuetan lehena izango dena ulertzen, besteetan azkena izango da, beraz ezin dugu aldi guztietan berdin jokatu, moldatu egin behar gara.

Betidanik izan dut pertsonekin tratatuko zuen lan bat izateko gogoa, gehienetan haurrei bideratutakoak, baina dantzako irakasle naizenetik egunetik egunera haurrekin lan egiteko gogo gehiago jartzen zaizkit, elkarrekin ikasteko gogoa.


Tailer honen bidez egunerokoan ikasten duguna ikastetxe barrura moldatzen ikastea gustatuko litzaidake, bai haurrekin ikasteko baita gurasoekin tratatzen jakiteko ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario