3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU

Kartografia ikusitakoan erraz ohar gaitezke argazkiz soilik dagoela osatuta. Argazkiak elkarrengandik gertu dauden arren multzoka banatuta daude: familia, lagunak, dantza, futbola eta bidaiak.

Kartografiren erdian familiaren argazkiak agertzen dira, nire bizitzaren oinarria. Familiarekin egunerokoan egoten gara eta bertatik jasotzen dugu informazio gehien, txikitatik aldamenean izaten ditugulako.
Erdi-erdian agertzen den argazkian nire gurasoekin batera agertzen naiz, ikaskuntzaren erdigunea. Alaba bakarra naizen arren txikitatik anai arrebak izan ditudanaren irudipena daukat, baita bigarren ama bat daukadala ere. Hiru urte nituenetik izebaren etxera joan izan naiz gosaltzera eta bazkaltzera, gurasoak lanean zeudelako, beraz, nire bizitzaren eta ikaskuntzaren beste pilare garrantzitsu bat dira hauek.












                                       




             

Hurrengo multzo garrantzitsua lagunak dira. Haurtzarotik ezagunak diren pertsonak dira eta egunero eskolan ez bada eskolaz kanpo ikusten ditudanak, beraz elkarrizketatan edo jardueratan gauzak ikastea oso erraza da, giro erosoan baikaude.





Beste multzo garrantzitsu bat eta hezkuntza munduarekin gehien lagundu didana dantza izan da. Bertan, nik dantza ikasteaz gain irakatsi ere egiten dut eta honek lagundu dit ohartarazten nola izango litzaken klase batean jardutea, haurrekin tratatzea...















Fubolarekin, konpromezua, talde lana, talde giroa... zer diren ikasi dut gehien bat eta bertan kide ditudanekin gauzak ikas ditzaket egunero, gizabanako bakoitzeko gauzak ikasi daitezkeelako.




Azkeneko multzoa bidaiena da. Txikitatik bidaiatzeko aukera izan dut eta bidaia batzuk oso urrutira ez ziren arren, leku bakoitzeko zerbait ikasi dudala ohartu naiz, gehienetan kulturarekin zerikusia duten gauzak. Beraz, aukera badut, bidaiatzen jarraitzea gustatuko litzaidake, lekuen eta bertako pertsonen inguruan gehiago ikasteko.














No hay comentarios:

Publicar un comentario