Nor naiz?



Kaixo, ni Amaia Irastorza naiz, 19 urteko neska hernaniarra. Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean Lehen Hezkuntzako gradua ari naiz egiten eta bigarren mailako IKT-ko proiektuen artean honako blog hau daukagu.

Nire bizitza ariketa fisikoa inplikatzen duten gauzen inguruan dago osatuta. Alde batetik, Hernaniko futbol taldean jokatzen dut eta bestetik Hernaniko Ttarla dantza taldean nabil irakasle eta ikasle gisa. Bestetik, asko gustatzen zait mendira eta txangoak egitera joatea.
Dantzak garrantzia handia izan du irakasle izateko erabakia hartzerako orduan, dantzako irakasle izateak eman baitit konfiantza mundu honetan murgiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario