1. ETAPA: DATUAK ANALIZATU

Gure katografia egin ondoren, ikasgelan taldeekin batera elkarrizketa bat izan genuen, bakoitzak bere ebidentzien zergatia azaltzeko, hau da, gure kasuan aukeratutako argazkien zergatia azaldu genion elkarri.

Elkarrizketa honen arira ohartu ginen, ikasketa eremu batzuk berdinak zirela, adibidez, familia, baina beste batzuk ez zuten elkarren artean antzik. Horrela ohartu ginen bakoitzaren ikasketa eremua oso pertsonala dela eta ondorioz, oso desberdina. 

Argazkien nondik norakoa azaltzean, bakoitzaren esperientzia pertsonalei buruz hitz egin genuen eta horien artean zeuden kau "berezi" batzuk. Julenek, bera entrenatzaile zeneko kasu bat kontatu zigun, haur batek jasandako bullying-aren inguruan eta Norak eta biok dantzako klasean garapen zailtasunak dituzten haurren eboluzioari buruz hitz egin genuen. Gauza hauek bizi arte, horien aurrean nola jardungo genukeen idearik ez genuela ohartu ginen, hau da, brtan bizitakoa etorkizun batean lagun gaitzakeela uste dugu.

Hau guztia hobeto ulertzeko, izan genuen elkarrizketa entzutera gonbidatzen zaituztet.


No hay comentarios:

Publicar un comentario